Mundua.com
 
Bloga sortu  Sartu  

Asmatuko ahal dut!

Odeo-rekin nire ahotsa grabatu ezinik nabilela, mundua.com-en beste blog bat sortzen saiatu naiz, alferrik. Azkenean lehendik dudan blogean sartu eta ez dudala mezua idazten asmatuko! Posible al da? Txarra banaiz teknologia moderno hauetan, baina orain arte neure kabuz egiteko gai nintzena egiteko ere ez ote naiz gai?

Iruzkinak

Iruzkinak

Amaitu dira oporrak

Amaitu dira oporrak; bihar berriz ere lanari ekin beharko diogu eta gaur nire blog-a eguneratzen hasi eta jada ikasitako apurra herdoildu zaildala konturatu naiz. Agian erritmoa falta zait. Auskalo!

Amaitu dira oporrak baina aprobetxatu dugu eta hori da balekoa. Gu Eskozia aldean ibili gara. Eguraldia ez dugu oso lagun izan gure asmoa mendiak ezgutu eta bertan ibiltzekoa ere bazelako. Baina euria eta lainoek ez digute horretan utzi; hala ere, beti izaten da zer eginik eta gazteluak, trikuharriak, basoak, lakuak, … gauza asko ikusi ditugu. Gaurkoan, gaztelu batzuk erakutsiko dizkizuet.

Dunstaffnage gaztelua (Connel)Stalker gazteluaEilean Donan gazteluaUrquhart gaztelua, Ness lakuaren ertzeanGlamis gazteluaEdinburgo-ko gaztelua

Iruzkinak (1)

Oharra argazkien inguruan

Blogean argazkiak jartzeko, lehenik nire argazkiak webeko orrialde batean uzten ditut. Horretarako, www.flickr.com web-gunea erabili dut orain arte. Argazkiak pilatu egin zaizkit hasierako emozio honetan eta toki horretan, doan, hilean 20 MG baino uzten ez dituztenez eta dagoeneko jan ditudanez, oraingo honetan beste toki batetik saiatu naiz.

Dena dela, flickr oso ondo dagoela iruditzen zait eta doan hilean 20 MG eta zeure argazkiak antolatzeko 3 albun egiteko aukera esakintzen ditu. Ordainduz gero, (30en bat euro?), nahi adina argazki eta nahi adina albun egiteko eta antolatzeko  posibilitatea ematen du.

Iruzkinak

Berriz ere Pirinioetan

Asteburu honetan ere Pirinioetara joan gara. Baina mendira joateaz aparte, asteburu honetan Pirineos Sur jaialdiko kontzertu batera ere joan gara: giroa paregabea zen; jende pila eta giroan erabat murgildua; musikoak oso onak eta oso ondo entzuten zen soinua, … Primeran!

Mandoen lakua, Panticosa
Mandoen lakua
Anayeteko lakua
Anayet
Anayet eta Midi atzean

Iruzkinak

Mendian ondo!

Azken asteburuan berriz ere mendian izan naiz eta aurrekoaren aldean, arrakasta izan dut: larunbatean Taillon gailurrean izan nintzen goizean goiz abiatuta mendira eta igandean, berriz, Pimene gailurreraino igo ginen Gavarnietik. Bietan ekaitz arriskua zegoenez arratsalderako, goiz mugitu ginen eta, egia esan, aurreko asteko frakasu sentsazioa ahaztutzeko moduko eran ibili naiz.

InfirTaillon gailurrerako bideanDSCN0103Pirinio ederrak Taillon gailurretik

Iruzkinak

Mendizale frakasatua

Azken asteburu honetan mendi aldera joan gara asmo handiz beteta; nik baina, denbora luzea neraman bat ere kirolarik egin gabe eta horri azken hilabete gastronomikoa eta asteburuan Pirinio aldean egin duen bero latza eransten badizkiegu, bada, niri gertatu zaidana zuritzeko nahikoa arrazoi badudala: pott egin dut eta ez dut gailurrik zapaldu ere egin. Hala ere, ikuspegi zoragarriak hartzeko parada izan dut eta zuekin konpartituko nituzke. Ia gustatzen zaizkizuen!!

Anaye-ko bordaen inguruaAspe inguruaLecherines eta Sonbrero inguruakAspeko gailurra, Sonbrerotik

Iruzkinak (1)

Ikasturte amaiera

Dirudienez lan handia egin dugu ikasturte honetan eta ondo merezitako oporrak aurreratu egin ditugu pixka bat eta, gainera, afaria izan dugu guztiontzat Hondarribian.

Afaria, egia esan, ikaragarri goxoa zegoen, nahiz ondoren ikusiko dituzuen argazkietan sukaldarien pundamentuak ez duen oso handia ematen: postura hauek ikusita, beraiek prestatutako afaria gozatu genuela sinistea ere, kosta egiten zait!

sukaldariak

txuletak erretzen?

Hala ere, afalosteko giroak ziurta dezake afariaren ederra!!

neska alaiak

Afaloste alaia

Iruzkinak

Lehen proba

Hikhasiko Blog ikastaroko bigarren egunean bloga sortzen ari naiz.

 

Erronka

 

Hainbeste aukera, hainbeste informazio, hainbeste … halako ezina edo, sortzen ari zaidan inpresioa dut!! Argazkiko mendietan bezala, aurrera bide luzea bai, baina ez dut oso garbi ikusten, edo, beldur pixka bat ematen du! Orain oporrak hartu behar eta orduak ematen ez baditut ordenagailuaren aurrean, zertan geratuko da ikastaroa?

 

Iruzkinak

Kaixo Mundua!

Ongi etorri Mundua.com-era. Hau zure lehen istorioa da. Ikusten duzunez ez du askorik balio, baina zure blogaren itzura nolakoa den ikusteko baliogarria da. Istorio honekin nahi duzuna egin dezakezu: editatu edo ezabatu. Ondoren, istorio berriak idazteri ekin iezaiozu!

Iruzkinak (2)

Edukien lizentzia: Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5
hosting y dominios